Albisteak

Abuztuan Senperen "Hats-arte" erakusketan parte hartzeko deialdia

Asteartea, 2016-07-19

Senpereko Hatsa elkarteak ekimen berri bat jarri du martxan: "Hats-arte" izeneko poesia-arte erakusketa kolektiboa. Hatsa poesia bilduman parte hartu ohi duten lagunen artean zabaldu da lehenik eta behin parte hartzeko deialdia, baina edonork har dezake pare. Erakusketa abuztuko hiru asteburutan ikusi ahal izango da Senpereko Larraldea etxean, lanak berriz uztailaren 26a bitarte entregatu daitezke, Hatsakoekin harremanetan jarrita.

Abian da Julene Azpeitia ipuin-lehiaketa

Astelehena, 2016-07-18

Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, “Julene Azpeitia 29. ipuin lehiaketa” antolatu du Zumaiako Udalak. Albiste honetan bildu ditugu lehiaketaren oinarriak. Iaz, halako bide luzea ospatzeko, edizio guztietako irabazleen ipuinak digitalizatu zituzten, eta hemen irakur daitezke.

Txotxongiloak eta liburu fantastikoak Gasteizen

Asteazkena, 2016-07-13

Liburu-objektuen erakusketa antolatu dute Gasteizko 25 komertzio eta liburu-dendatan, hilaren 7tik hasita hilaren 30era arte. Uda osoko programa baten parte da erakusketa. Erakusketaz gainera, txotxongilo-antzezpenak egingo dituzte uda osoan zehar, hiriko hainbat lekutan.

Hemingway andreak

Asteartea, 2016-07-12

Naomi Wooden eleberri bat argitaratu du oraintxe Txalaparta argitaletxeak: Mrs. Hemingway. Garazi Goiak euskaratu du lana. Ernest Hemingway idazle estatubatuarraren lau emazteen bizitzez dihardu eleberriak eta, hari horren bitartez, garai baten lekukotza dakar. Irailaren 1ean aurkeztuko dute, Woodekin berarekin.

Isaak Martinez: "Aspalditik nuen ipuin hau idazteko gogoa"

Astelehena, 2016-07-11

2016ko Etxepare Sarian, Isaak Martinezen eta Liébana Goņiren Zerua gris dago proiektua saritu dute. Album ilustratu honek Isaaken idatzi bat du abiapuntu, eta irudiak Liébana Goņi marrazkilariarenak dira. Isaak Martinezekin jarri gara harremanetan eta pozarren sumatu dugu: "sariak ilusio handia eman dit, eta noski, gauza gehiago egiteko gogoa ere". Gauzak ondo bidean, album ilustratu honek udazkenean ikusiko du argia.