Komunitatea

Eider Perez

Cam 16. Reb 53. / C. Rue des Rosies - 15.37pm

Astelehena, 2017-03-20 | Eider Perez

Cam 16. Reb 53. / C. Rue des Rosies - 15.37pm

Prest? Ea ba, eser hadi bere magalean, hankak zabalik, eta bere hankak hireen artean. Bikain. Orain, begiraiok aupegira. Elkarri begira biak. Mantendu begirada, bat, bi. Klik. Bira ezak burua alde batera. Ez, bestera; egunkariei begira. Hori duk. Hik ez aldendu begirada. Irrist egin ezak aulkian behera leun, nahiko. Hartu ezak bere gorbata poliki, atezuan. Jar itzak begiak adi bere [...] Gehiago irakurri

Ez dugu hitzik asmatu

Igandea, 2017-03-12 | Eider Perez

Ez dugu hitzik asmatu

Ez dugu hitzik asmatu. Saiatu gara, baina ikasiak ditugun hitzak baino ez zaizkigu atera. Aldizkarietako aholkuetatik abiatu eta autolaguntza liburuetako gezurretaraino iritsi gara. Eta, hala ere, gu hitz berrien faltan, dauzkagunak ez direlako nahikoa.

Gillotinatu ditzatela alferrikako hiztegiak eta erre behingoz irratiak. Isiltasuna izango da geratuko zaigun bakarra, eta agian, orduan [...] Gehiago irakurri

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.