Komunitatea

Txema Arinas

ITSASMINA

Ostirala, 2020-04-03 | Txema Arinas

20191018_113343


K
resalezko azken egunsentia. Goiz goizetik itsasoko orro burrunba oroitzapenaren belarrietan, bakardade iradokitzailearen emaitza apalak gozatuz etxetxoko ganbaran denok lotan jarraitu bitartean, asfaltozko egunerokotasunera bueltatzeko irrikan, ez baitago irudimena gehien sustatzen duenik arratsaldeko azken orduetan zein goizeko aurrenekoetan itsaslabarretan barrena ibiltzea baino.

 

Gehiago irakurri

AMESGAIZTOA

Ostirala, 2020-03-20 | Txema Arinas

20191018_113343

Bart dena zen lokamuts,

ohean etengabe iraulika.

Etzan aurreko lozorroa

bapatean erabat huts.

Betiko kontuak berriz bueltaka,

Gehiago irakurri

ALBERT CAMUSEN IZURRIA IZURRIAREN GARAIOTAN

Ostirala, 2020-03-13 | Txema Arinas

224

 

“Le mal qui est dans le monde vient presque toujours de l'ignorance, et la bonne volonté peut faire autant de dégâts que la méchanceté, si elle n'est pas éclairée.”

                                La Peste (1947), Albert Camus, éd. Gallimard

 

Ez da batere harritzekoa koronabirusaren garaiotan Abert Camusen Izurria nobelara artez jo izana. Izan [...] Gehiago irakurri

EUSKAL ROCK&ROLLAREN GAINEKO BI ZERTZELADA

Ostirala, 2020-02-28 | Txema Arinas

224

 

Lehenengoa.

Bart gauean irakurria, Joxean Agirreren GIZAJOEN KATALOGOAN liburuan; nik uste pasarteak merezi duela hona osorik ekartzea:

"CICATRIZ EN LA MATRIZ -Eukal rockaren aurpegi biak, argiena eta ilunena, biltzen dituen talde gasteiztarra. Las Nieves psikiatrikoan eraturiko lehen desintoxikazio unitatean sortu zen. Migel [...] Gehiago irakurri

AMA KOPETARAINO

Osteguna, 2020-02-20 | Txema Arinas

                 224

 

 Ama etorri zaigu sano aztoratuta. Gaur goizean hiri erdiko kalerik luzeenetik zehar zihoanean etakide bati eztanda egin dio bonba batek, bizkar gainean zeraman motxilaren barruan. Egundokoa izan omen da eztanda. Beharko, badirudi kotxe baten azpian ezartzeko asmotan bonba-lapa bat zeramala, auskalo norenaren azpian. Ez dakit ordea, amak ziplo esan bezala etxera [...] Gehiago irakurri

HONDARRAK – RUBEN SANCHEZ BAKAIKOA

Ostirala, 2020-02-14 | Txema Arinas

422px-Pessoacopo

Ruben Sánchez Bakaikoaren aurreneko nobela, Hondarrak, irakurri dut. Egia esanda birritan egin dut, besteak beste ikaragarri arin, xamur, atsegom leitzen baita. Izan ere, oso tentuz, mimoz idatzita dago, nabarmen baita oso egileak luze eta gogotik zaindu/txukundu/borobildu egin duela. Alde horretatik, irakurterraza bainoago oso dotorea begitandu zait Ondarrak, irakurtzen pilo bat goxatu dut hizkera benetan goxoa eta aberatsa erabili duelako Rubenek. Euskararen aldetik, beraz, eta [...] Gehiago irakurri

IHAUTERIAK/(H)ARATOSTEAK/KARNABALAK, HAINBAT ZERTZELADA

Ostirala, 2020-02-07 | Txema Arinas

66265164_2140788042710680_7451432435067125760_n

Atorrak, Markitos, Kotilungorriak, Zamaltzain, Erraldoitxoa, Hartza, Mamoxarroak, Ziripit eta Miel Otxin, Joaldunak, Zakuzaharrak, Momotxorroak, Kaskaboboak eta abar eta abar. Emango luke euskaldunek euren buruak mozorratzea oso atsegin dutela, bai. Halere, beldur naiz gustokoen dituzten mozorroak oso bestelakoak diren, eta ez gorputzak mozorratzeko hain zuzen, euren buruak baizik: inor baino aurrerakoiagoak", " inor baino solidarioagoak", "inor baino esku/buruzabalagoak", "inor baino jatorragoak", "inor [...] Gehiago irakurri

AMUA – ARITZ GORROTXATEGI

Asteazkena, 2020-01-29 | Txema Arinas

224

 Ez zait askotxo gustatzen poesiaz idaztea, poesia izanda ere oso txikitan gozatu egin ditudan euskarazko lehenengo idatziak, Gabriel Arestirenak hain zuzen, nire haurtzaroarekin berehala, zuzenean, estu-estuan, batzen nautenak, alegia. Poesiarekin hainbat gauzarekin bezala, gehienekin egia esanda, betiereko diletante izaten dut nire burua. Edo bestela esanda, ardoarekin bezala badut susmoa ardo on baten nondik norakoak ondo bereizten dakidala, ez baldin bada gainetik soil-soilik; baina, ezin dut [...] Gehiago irakurri

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.