Komunitatea

Lizar Begoņa

He gan do a

Asteartea, 2020-09-01 | Lizar Begoņa

he

 

gan do

a aspal

dira he

 

gan do

a elika

tzera a

 

bere go

sez he

 

gazti go

sez

 

he

 

gan do

a aspal

dira

 

sitsek.com 

 

 

Orka, edo ontza, katua, tigrea

Asteazkena, 2020-08-26 | Lizar Begoņa

Mobila belarrian jarrita Puelloren Arriba los buscavidas kantatu digu oso altu. Altuegi. Ni ez naiz oso gustora egon kantak irauten zuen artean, gure inguruko jendea eragotziko genuelakoan. Bukatu duenean zera esan du; “abesti hau horrela abestu behar da, bestela ezin da”. Eta nik mirespen basatia eta lekuz kanpoko lotsa moduko bat sentitu ditut aldi berean, biak batean.

 

Orka batek itsas landare bati istorioak kontatuko balizkio, ni anemona nintzateke. Hori naiz bere ondoan: anemona bat. Tokiz eta orduz kanpo sentiarazten nau eta [...] Gehiago irakurri

Hitzok

Asteartea, 2020-07-28 | Lizar Begoņa

Hitzok ez ditut nik idatzi                                           baina

ez dut                        hitzen izaera iraultzailean sinesten

formaren operazio itzulgaitzaren esperientzia daukat.

 

Ideia eta Kontzeptu                        guztiak alda daitezke

Ongia Gaizkiaren                            tokian        [...] Gehiago irakurri

Pentsamenduaren aurrekoa

Osteguna, 2020-07-02 | Lizar Begoņa

 

Hau da hasiera. Nire hitzak ez dira lerro honen aurretik existitzen. Hau da dagoena. Ez bilatu, ez saiatu hitz multzo honen mugetatik irtetzen. Erantzuna ez dago hemendik kanpo; ez dago erantzunik. Ez nazazue hitzetan bilatu; ez nago. Hau ez da mistikoa, ez da erlijiosoa, ez arrazionala. Hemen dituzu hitzak, nire hitzak ez dira lerro honen ostean existitzen. Hau da amaiera.

 

sitsek.com

 

Geruzak bailira

Astelehena, 2020-06-29 | Lizar Begoņa

 

Zentrurik      gabeko

guztiaren      ondotik

pasatzen       garenoi

ez zaigu        agertzen

isiltasun       errealik

 

pentsatu       daiteke

lekurik          badela

benetan        izateko

denbora        luzez

 

gainezka       gauden

meseta          honetan

ez dago         airerik

argiak           baino

 

galdera        erantzun

guztien        ardura

handiak       txikiak

izutzen         gaituzte

 

irudien        geruzak

kipulak        balira

bezala          tolesten

direnen  [...] Gehiago irakurri

Zelebratorioa

Astelehena, 2020-04-20 | Lizar Begoņa

 

nik ere nahi dut Oteizak duen arrazoia Itziar

idazteko kausa bat da idatzi garaiz

mendera egokitu ehun urte berrien hasieran

hau ez da aitzakia excusa bat da

atentzioa etengabe deitzeko arrazoia Itziarrik ez dut

 

umanoak ez gara irten hilabete honetan

planetak akuario bat dirudi hilabete honetan

 

ez dut idazteko beldurrik izurik

baina ez nazazu harrapatu hide and seek

abstraktoa dela diozu ez duzula [...] Gehiago irakurri

Jakintsua izan

Asteartea, 2020-03-24 | Lizar Begoņa

 

Arbola baten gaineko zahar jakintsu bat izan nahi dut

eta zuri istoriak kontatu

 

edo arbola baten moduan kontatu nahi dizkizut

jakintsuen istoria zaharrak

 

edo izan nahi dut arbola-jakintsu zaharra

istoriak zure gainean kontatzeko

 

edo nahi dut zure istoria zahar bateko arbola gainekoa

eta jakintsua izan.

 

sitsek.com 

Eskatu ez dudana

Ostirala, 2020-03-20 | Lizar Begoņa

Ez dizuet eskatu testurik

ez kantarik

ez inperatiborik,

ez negarrik

ez gerrarik

ez errurik,

 

Ez dizuet eskatu iraganik

ez albisterik

ez azalpenik,

ez radarrik

ez aukerarik

ez neurririk.

 

Baina

testu

kanta

inperatibo

 

negar

gerra

erru

 

iragan

albiste

azalpen

 

radar

aukera

neurriekin

inbaditzen nauzue.

 

Eskatu dizuedana baino gehiago,

ikusi nahi dudana baino gehiago,

entzun nahi dudana baino gehiago,

sentitu nahi dudana baino gehiago,

sinestu nahi dudana baino gehiago,

desiatu nahi dudana baino gehiago,

aukeratu nahi dudana baino gehiago.

 

Askoz gehiagorekin zatozte,

eta ez dut behar,

ez dut nahi.

 

sitsek.com

Partzelak

Astelehena, 2020-02-03 | Lizar Begoņa

Partzela barruko partzelak eta horien barrukoetan, norbere selfie erraldoiaren aurrean, ahalik eta isolatuen zahartzeko plan honek funtzionatzen du.   Treneko izu epidemikoa ume bati erakutsi, tristeziaz hiltzen ikusiko duzu. Baina biziraungo dio, helduen munduko ume guztien antzera, eta moldatuko da, denen antzera, herri esaten genion partzela multzoan.   Ulertzen hasia naiz jabegorik ez duen izaki batez maitemintzea ez dela funtzioa, eta funtziorik ez duen oro ez dela tresna zentzuzkoa, pantailarik onena argiz eta kolorez betetakoa dela.   Distantzia sentitzen ez [...] Gehiago irakurri

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.