Sinadurak

"Garaikide" zikloa abiatuko da gaur Iruñean

Asteartea, 2020-02-04

Euskarazko eszenan bada dramaturgia berrietarako joerarik? Diziplina artistiko ezberdinak elkarrizketan jartzeko modurik? Eszena gaineko lengoaia berriak arakatzeko grinarik? "Garaikide" izeneko programazioak era horretako galderei erantzuna ematen saiatu da abian jarri zenetik. Aurten hirugarren aldia izango dute antzerkia, dantza, musika eta hitza oinarri dituzten pieza eszeniko ez ohikoak taularatuz. Hasteko eta behin, Ibon RG eta Itxari Borda igoko dira gaur oholtzara.

Euskarazko bi estreinaldi Donostiako Poltsiko Antzerki egitarauan

Asteazkena, 2020-01-29

Hamasei antzezlanekin osatu dute aurtengo Donostia Poltiko Antzerkiko egitaraua, hiriko 26 tokitan. Haietako bost izango dira euskaraz, tartean, aurtengo poltsiko antzerki deialdiko irabazlea eta finalistaren estreinaldiak, Matriuska eta Esnatu naiz hurrenez hurren. (Argazkian: gaur estreinatuko den Esnatu naiz lana).

Ostiralean abiatuko da Hitzez eta Ahotsez zikloaren VII. edizioa

Asteazkena, 2020-01-22

Zazpigarren urtez antolatu dute, Durangon, Hitzez eta Ahotsez zikloa. Aldiro, gai bat aukeratu, eta horren inguruan antolatzen dituzte hitzaldiak, solasaldiak eta irakurraldi girotuak. Aurten, maitasunaren inguruan jardungo dira. Ostiralean dute lehen hitzordua: Hamaika letra maitasunari izeneko hitzaldia eskainiko du Yolanda Arrietak.

"Antzerkigintza berriak" deialdira aurkezteko epea urtarrilaren 31n amaituko da

Asteartea, 2020-01-21

"Antzerkigintza Berriak" deialdira aurkezteko proiektuak aurkez daitezke urtarrilaren 31a bitarte. Honatx oinarrietan diotena: "Ekimen honek antzerki-testu berrien sormena sustatu nahi du; testua partitura entregagaitzat ulertua, zuzendari batek eszenara dezakeena. Berriak ez duela nahitaez berritzaile edo abangoardista zentzua izan beharrik argitzen da". Orain arte lagudu diren proiktuetatik hiru izan dira euskarazko jatorrizkoetatik abiatutakoak: Soka (Ttanttakak taularatua), Miss Karaoke (Metrokoadroka eta Pez Limbok taularatua) eta Erlauntza (Vaivenek taularatua).

Abian da 2020ko (H)ilbeltza beka

Osteguna, 2020-01-16

Astelehenarekin abiatuko da (H)ilbeltza, euskal literatura beltzaren jaialdia, eta, jaialdiko ekitaldiez gainera, Hilbeltza izeneko beka antolatu dute aurten ere. Oraingoan, Massimo Carlottoren Arrivederci amore, ciao izeneko eleberri beltza itzultzea da bekaren helburua.