Sinadurak

Igor Estankonak “Moskito” poesia liburua kaleratu du

Osteguna, 2020-03-19

Udaberriko nobedadeen aurkezpenak parentesi egoeran gratu dira, baina berrogeialdiaren aurreko egunetan hainbat liburu plazaratu ahal izan dira. Igor Estankonaren Moskito poesia liburua haien artean. Oraindik eskuratu ezin izan dutenen pozerako, Susako ohi duen moduan liburua kaleratu orduko sarean jarri du osorik. Irakurtzeko aitzakiarik ez, ondoren paperean eskuratzeko gogoa piztearekin batera. (Argazkia: Susa).

Abian da Igartza beka

Asteazkena, 2020-03-18

Berrogeialdiak ez du dena gerarazi, eta Igartza bekaren edizio berria martxan dela jakinarazi du Elkar argitaletxeak. CAF enpresarekin eta Beasaingo Udalarekin batera antolatzen du lehiaketa, “euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz". Lanak ekainaren 30era arte aurkez daitezke. Albiste honetan bildu ditugu xehetasunak.  Irudia: Beasaingo Igartza jauregia.

Garai berrien uberan, literaturaren txertoa zabaltzen

Astelehena, 2020-03-16

Azken egunetako gertaerek kolpe latza suposatu dute egunerokotasunean, guztion bizitzetan. Lan arloari dagokionez, kultur arloari eragiten dio, autonomoek kultur ekitaldien izaten duten babesgabetasunaz gainera, bertan behera geratu baitira “boloak”, saioak eta aurkezpenak. Zentzu horretan, gure besarkadarik estuena bidali nahi diegu ekitaldiak eta proiektuak jausten edo (oraingoz) izozten ikusi dituzuen sortzaileei, antolatzaileei, kudeatzaileei, eragileei...

Egunez egun eta unez une berridazten hasiak garen errealitate honetan, Hitzen Uberanen lanean jarraituko dugu, geure neurritxoan literaturaren ingurukoak irakurle eta idazleen etxeetaraino saretzen. Egunotako edukiak ez dira aktualitateari hain lotuta egongo, baina jarraituko dugu azken nobedadeen berri ematen, sarean osorik dauden liburuak gogora ekartzen, irratsaioak entzungai jartzen... Gure kolaboratzaile sareak ere lanean jarraitzen du iritzi eta sormen lanekin, erreportajeekin eta elkarrizketekin. Eskerrik asko denoi, lanean jarraitzen dugu!

Gaur hasiko da Loraldia

Asteartea, 2020-03-10

Seigarren urtez antolatu dute Loraldia jaialdia Bilbon, Hamaika desira! lelopenan; Gaurtik hasi eta martxoaren 29ra bitarte, askotariko ikuskizunak, hitzaldiak, aurkezpenak eta abarrak izango dira hiriko hainbat txokotan. Hainbat arte adierazpide bilduko dituzte: artea, bertsolaritza, dantza, literatura, musika, antzerkia eta zinema. Albiste honetan, ordea, literaturarekin loturiko ekitaldiei erreparatu diegu.