Sinadurak

Kalean da Hegats aldizkariaren 57. zenbakia

Osteguna, 2019-12-12

Kalean da Euskal Idazleen Elkarteak kaleratu ohi duen Hegats aldizkariaren 57. zenbakia. Diseinua aldatu zuen aldizkariak duela lau urte, eta orduz geroztik argazkiz eta diseinu ausartez jantzi izan da. Etapa berri honetan aldiro idazle batek zuzendu du aldizkaria, aurten Mikel Antzak hartu du bere gain ardura hori. "Beti da bihar, datozen literaturak" izenburuarekin plazaratu dute.

"ZUbi" deialdira aurkezteko azken egunak

Asteartea, 2019-12-10

"Zu-bi" deialdia jarri zuten martxan hainbat eragile eta antzokietako programatzaile elkarlanean. Helburua sortzaile berriak laguntzeko plataforma bat eratzea izan zen, eskura dauden baliabideak beste era batean eta elkarlanean erabiliz horretarako: egonaldiak egiteko aukerak, bira bat, ekoizpenerako baliabideak eta aholkularitza eskaintzen zaizkio sortzaileei. Bosgarren deialdia da aurtengoa, abenduaren 13a bitarte aurkez daitezke proiektuak. (Argazkia: Rubik konpainia, aurreko edizioko irabazlea).

Komikiak Durangoko Azokan

Igandea, 2019-12-08

Ez dakigu zein neurritan diren komiki, nobela grafiko, narrazio ilustratu edo ilustrazio narraztien liburen datu ekonomikoak esanguratsuak edo pisuzkoak. Nola eta den ere, duela urte batzuk moda zirudiena egonkortze bidean dela dirudi, literatur zalerik irudi(men)zaleenen gozamenerako. Euskararen iruditeria tituluz titulu joan da osatzen eta zabaltzen azken urteetan, eta aurten ere ez da titulurik faltako Durangon. Artikulu honetan gogora ekari ditugu azkenaldian plazaratu diren titulu batzuk.

Saiakera (eta beste) Durangoko Azokan

Larunbata, 2019-12-07

Durango ez da bakarrizketara fikzioaren habia, badira, orobat, fikziotik urrundu eta saiakera, kronika eta hausnarketa jorratzen duten hamaika liburu. Hona gure gida.