Sinadurak

XI. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdian parte hartzeko epea zabalduko da gaur

Asteazkena, 2020-07-01

Gaur hasi eta irailaren 24a bitarte dago zabalik XI Poltsiko Antzerki Sarira proiektuak aurkezteko epea. Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XI. proiektu deialdia jarri dute martxan Donostia Kulturak eta EHAZE-Antzerkizale elkarteak. Bi diru-laguntza emango dira: irabazleak 4.000 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 3.200 euro. (Argazkian iazko irabazleetako bat: "Matriuska" antzezlana).

Durangoko Azoka egingo DA!

Asteartea, 2020-06-30

«Egokituta», baina hala ere Durangoko Azoka egingo dutela iragarri zuten atzo Gerediaga elkarteko kideek. TaupaDA! leloaren pean, euskal kulturgintzak bizirik jarraitzen duela erakutsi nahi dute. Abenduaren 5etik 8ra egingo dute, eta online bertsioa izango du.

Abian da Agustin Zubikarai sariaren XX. edizioa

Osteguna, 2020-06-18

Urtero legez, Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak Agustin Zubikarai saria antolatu dute, euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz. Aurten, gainera, hogeigarren edizioa dute. Sari honek nobelak sortzeko beka gisa funtzionatuko du, eta irailaren 30era arte aurkez daitezke proiektuak. Jarraian bildu ditugu sariaren oinarriak.