Sinadurak

"Hitzak hots" literatura eta musika lana plazaratu du Pamielak

Osteguna, 2020-10-29

Bost idazleren zortzi testu plazaratu ditu Pamielak, liburu eta DVD formatuan. Antton Valverdek eta Anjel Lertxundik edukitako bulkadatik jaio zen duela urte pare bat proiektua, zuzeneko emanaldi batean Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere Irastortza, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaiaren ahotsak elkartuta.

Datorren astean, Literatur amuak Ondarroan

Osteguna, 2020-10-22

Aurten ere, Literatur Amuak jaialdia antolatu dute Ondarroan: urriaren 29tik azaroaren 1era izango da, eta hainbat ekitaldi egingo dituzte, tartean, aurkezpenak, sari-banaketak eta kontzertuak. Irudia: Ondarroako udala.

Lautan Hiru antzerki lehiaketara aurkezteko aukera azaroaren 15a bitarte

Asteazkena, 2020-10-21

Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu du, Bilboko Udalaren babesarekin. Helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, batez ere, pieza laburren sorkuntzari lagunduz. Horrez gain, hautatutako lana jendaurrean estreinatzeko aukera ere emango zaio sarituari, Lautan Hiru antzerki laburreko jaialdian. Azaroaren 15era bitarte aurkez daitezke lanak. Jarraian bildu ditugu deialdiaren oinarriak.