Sinadurak

Zabalik dago Marrazioak tailerrean izena emateko epea

Osteguna, 2020-07-02

Galtzagorri elkarteak, Gipuzkoako Aldundiaren laguntzarekin, Marrazioak izeneko ilustrazio-tailerra antolatu du hamabigarren aldiz. Aurten, ahozko tradizioa izango da tailerraren ardatza. Irakasle-lanetan, berriz, Maite Gurrutxaga eta Juan Kruz Igerabide arituko dira.

XI. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdian parte hartzeko epea zabalduko da gaur

Asteazkena, 2020-07-01

Gaur hasi eta irailaren 24a bitarte dago zabalik XI Poltsiko Antzerki Sarira proiektuak aurkezteko epea. Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XI. proiektu deialdia jarri dute martxan Donostia Kulturak eta EHAZE-Antzerkizale elkarteak. Bi diru-laguntza emango dira: irabazleak 4.000 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 3.200 euro. (Argazkian iazko irabazleetako bat: "Matriuska" antzezlana).

Durangoko Azoka egingo DA!

Asteartea, 2020-06-30

«Egokituta», baina hala ere Durangoko Azoka egingo dutela iragarri zuten atzo Gerediaga elkarteko kideek. TaupaDA! leloaren pean, euskal kulturgintzak bizirik jarraitzen duela erakutsi nahi dute. Abenduaren 5etik 8ra egingo dute, eta online bertsioa izango du.