Sinadurak

Abian da Literatura Unibertsala lehiaketa

Asteartea, 2020-06-02

EIZIE elkarteak Literatura Unibertsala lehiaketaren deialdia abiatu du, munduko literatur lanak euskarara ekartzeko asmoarekin. Aurten Kate Chopin, Maryse Condé, Edna O’Brien eta Tayeb Salihren obra banaren itzulpena esleituko dute. Albiste honetan bildu ditugu lehiaketari buruzko xehetasunak.