Sinadurak

«Kafe tristearen balada» argitaratu du Pasazaitek

Asteazkena, 2020-10-14

Astiro baina sendo, mundu zabaleko literatur altxor garaikideak ekartzen jarraitzen du Pasazaite argitaletxeak: oraingoan, Carson McCullers estatubatuarraren ipuin-liburu sonatu bat itzuli du Asun Garikanok: Kafe tristearen balada. Argitaletxetik jakinarazi dutenez, hasiak dira liburua dendaz denda banatzen.

"Pessoak atera zuen Sarrionandia kartzelatik" Oiartzunen

Asteartea, 2020-10-13

Mikel Antzak idatzitako Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia antzezlanaren irakurketa dramatizatua eskainiko dute ostiralean Oiartzunen, udal aretoan 19:00etan. Erika Olaizola eta Ainhoa Alberdi aktoreak egongo dira oholtzan, Antza berarekin batera; Idoia Beratarbidek egin du kanpo begirada.