Sinadurak

Martxan da DK Poesia Lehiaketa

Asteartea, 2020-12-01

Laugarren aldiz antolatu dute DK Poesia Lehiaketa Balea Zuria argitaletxeak eta Donostia Kulturak, idazle gazteen lana hauspotzeko asmoz; abenduaren 31ra arte aurkez daitezke lanak. Albiste honetan bildu ditugu oinarriak, osorik.

Belen Gopeguiren fabula, izan ginen munduaz

Osteguna, 2020-11-26

Belen Gopeguik Izan ginen mundua izeneko fabula argitaratu du «Zirriborroak eta gero» egitasmoaren barruan, Natalia Carreroren irudiekin. La Equidad olio-errota kooperatiboa hartu du gaitzat, eta Jose Luis Padronek euskaratu du fabula. Irudia: Zirriborroak eta gero.

Hitzen Uberanen urteurrenean: Garbiñe Ubeda

Asteazkena, 2020-11-25

Hitzen Uberan webguneak hamar urte bete dituen honetan, Garbiñe Ubeda EIEko lehendakaria elkarrizketatu dugu, orain arteko ibilbideaz balantzea egiteko. (Argazkia: Berria).

"Bidenteak gara" liburua osorik sarean

Asteartea, 2020-11-24

Gasteizko Baratza aretoak udaberrian antolatu ohi du Zurrunbilo euskal arte eszenikoen jaialdia. Udaberrian bertan behera geratu ostean, pasa den asteburuan egin ahal izan dute. Bertan, Bidenteak gara liburua aurkeztu dute EHAZE elkartearekin batera, 14 artikuluz osatutako liburu kolektiboa.