#UberanPilulak: Linguae Vasconum Primitiae, Yurre Ugarte, Joxean Agirre, Antzerkigintza berriak deialdia eta Igelaren berrargitalpenak
Ostirala, 2021-03-05Hona hemen aste honetako edukien bideo-errepasoa.
Hona hemen aste honetako edukien bideo-errepasoa.
Jakobian eraikina, Zeta eta Familiako lexikoa liburuak berrargitaratu ditu Igela argitaletxeak, azal berriarekin. Herenegun aurkeztu zituzten, Donostian. Argazkia: Igela.
Gasteizko Principal Antzokiak, Bilboko Arriaga Antzokiak eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak martxan jarri dute Antzerkigintza Berriak programa, seigarren urtez, antzerki testu berriak idazteko xedez. Aukeratutakoek tailer batean landuko dituzte testuak, eta ondoren bat (edo batzuk) ekoiztuko dituzte. Euskaraz zein gazteleraz idazten duten dramaturgoak aurkez daitezke. Orain arte ekoiztu diren zortzi lanetatik hiru izan dira euskaraz: Soka, Miss Karaoke eta Erlauntza.
Distira eta alderantzia izeneko liburua argitaratu du Joxean Agirrek, Elkar argitaletxearen eskutik.
Bihartik aurrera, Bilbo Zaharra Forumean, Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburua hartuko dute hizpide. Besteak beste, Patri Urkizu, Xabier Amuriza eta Itxaro Borda arituko dira hizlari lanetan. Lau saioak Bilboko Plaza Barrian egingo dira, Euskaltzaindiak duen egoitzan.
Hona hemen aste honetan Hitzen Uberan atarian argitaratu ditugun edukien bideo-errepasoa.