Sinadurak

Literatur Kibiztak izeneko zikloa antolatu dute Zarautzen

Osteguna, 2020-02-27

Zarauzko LGTB+ sareak Literatur Kibiztak izeneko zikloa antolatu du: martxoan hasi eta ekainera bitarte, ekitaldi literarioak egingo dituzte hileko lehen asteartean, Garoa liburu-dendan. Datorren astean, martxoak 3, lehen ekitaldia: Buztinezko etorkizuna, Itxaro Borda eta Ibon RG-ren eskutik.

Etzi abiatuko da Hi(zki)bridoak zikloa, Bilboko Euskararen Etxean

Asteartea, 2020-02-25

Hi(zki)bridoak izeneko zikloa antolatu dute Bilboko Euskararen Etxean, literatura mutanteak biltzeko. Ostegunean, hilak 27, Buztinezko etorkizuna izeneko emanaldia eskainiko dute Itxaro Borda idazleak eta Ibon RG musikariak. Ondoren, maiatzera bitarte, beste lau ekitaldi egingo dituzte. Albiste honetan bildu dugu egitarau osoa.

Etorkizunaren zirriborroak

Asteazkena, 2020-02-19

Azala kreazio espazioak "Zirriborroak eta gero" izeneko proiektua abiatu du, etorkizuneko munduei buruzko fabula espekulatiboak sortzeko asmoz. Oraingoz bi ipuin argitaratu dituzte: Katixa Agirreren Loratze perimetroa eta Iban Zalduaren Bisita bat Arma Museora.