Sinadurak

Argiantzean oso zaila da zer datorkigun ikustea

Ostirala, 2020-09-11

Uztailaren hondarrean egin genuen hitzordua Pellok eta biok Iruńean. Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz, liburu denda batean eskatu genuen aterpe elkarrizketa lasai egiteko. Iruńeko kale nagusian, beti bezain abegikor, egin ziguten txokoa. Zorionez den-dena ez da aldatzen. Pellorekin bere azken nobela, Argiantza, izan genuen hizpide eta hortik literaturaren kale kantoiak arakatzeari ekin genion. Errealitatea islatzen duten euri putzuak daude nonahi. Eskuzabal eta oparo aritu zen erantzunetan autorea, kamustu gabe beti ere. Luma zorrotzekoa baita Lizarralde. Eta aho bilorik gabea. (Irudia: Erein argitaletxea)

Ipuingintza mundua ulertzeko tresna bihurtu zenekoaz

Ostirala, 2020-06-26

Kantu bati tiraka-tiraka hasita harilkatu ei du bere lehenengo liburua Oihane Amantegik (Zornotza, 1985). Antropologoa da ikasketaz, euskarari eta euskal kulturari lotutako lanetan aritua. Ikerlari betaurrekoak erantzi eta zortzi urteko ume baten ikuskeratik kontatu nahi izan du Ibaiertzeko ipuina (Elkar, 2020): alderdi batean heriotza, bestean bizitza.

"Kultura batek mendetan garatutakoa ezagutu, baloratu eta transmititu beharra die hurrengo belaunaldiei"

Ostirala, 2020-06-19

Juan Carlos Etxegoien Juanarena (1956), Xamar, Garraldako Xamarrena etxekoa da . Egun hanka bana du aetzak Iruńea eta Garraldan, Bilbon ere arnasa hartzen duelarik. Idazlea, euskararen eta euskal kulturaren dibulgatzailea, irakaslea… Beti euskal kultur ondarearen zaintza eta hedapen lanetan. Azken Euskadi Sarietan saiakera arloko saria jaso izanak ezagunago egin du bere lana eta Aezkoan euskararen berreskurapenak kuraiaz eginiko bidea. Egoerak hala aginduta bide telematikoz egin behar izan dugu elkarrizketa hau, Garraldako herriko ostatuan aspaldi batean hitzartua zena betez.

"Panpina noiz da panpina? Besteen begiradapean dagoenean"

Ostirala, 2020-05-29

Barrura begira pasatu ei du konfinamendua Erika Olaizolak (Azpeitia, 1989). Udazkenean estreinatu zuen “Panpina” antzezlana eta, geroztik, ate-ostean eskegita dauka bere alter egoarentzat, Erika Rooibosentzat, erosi zuen abrigu arrosa; behin baino gehiagotan eduki ei du jantzi eta etxeko pasilloan desfilatzeko tentazioa. Lanean jarraitu du bien bitartean, Ganbila bilduman argitaratuko duen liburua prestatzen. Idazmahaian, aulki bi: bata berarentzat eta bestea bere itzalarentzat. Edo lagun imajinarioarentzat. Badaezpada.

"Ilustrazio onak lana eskatzen dio irakurleari"

Ostirala, 2020-04-24

Film amaierako kredituetan gidoilariaren izen-abizenak nola, oharkabean pasatzen da ilustratzailea. Oharkabean, Kukairen azken ikuskizuneko kartelaren, Pirritx, Porrotx eta Marimototxen disko-liburuen edo Lohiaren atzean esku bera dagoela jabetu arte. Berrogeialdirik ez Maite Mutuberriaren (Eltzaburu, 1985) eskuarentzat.