Sinadurak

Aintzane Usandizagaren lehen kolaborazioa: "Hatsanka"

Astelehena, 2019-09-16

HATSANKA

Aire bafadei eusten saiatzen zara, ahoa zabalik, bularra gora eta behera astinduz... baina alferrik da, ez diozu bueltarik ematen. Hondoraino heltzerik ez bazenu bezala. Oroitzen zara igeri egiten ez zenekienean, oin puntekin zorua ukitu nahi baina heldu ezinaren larritasunaz? Ezintasun hori da gogaikarriena, arnasaldi ezarena.Ez diot inori opa”.

Hamaika aldiz saiatu izan naiz familiakoei, lagunei, ingurukoei asmatikoa izanda zer sentitzen den adierazten. Jakin-mina izaten zuten, nolakoa ote zen halabeharrez egokitutako oztopo harekin bizitzea. Harridura aurpegiren bat jaso izan dut enpatikoenengandik, urruneko bitxikeria balitz bezala; esajeratzen ari ote nintzen iradokitzen zuten zehar begiradak, eszeptikoenengandik.

Nola helarazi sakon arnastu ezina birikak airez beterik dituenari?

Tarte batetik hona antzeko zerbait gertatzen zait feminismohitzak oihartzun ezerosoa uzten duen elkarrizketetan. Hurbilekoei, ezagunei, ezezagunei azaldu nahiko nieke nolako ezintasuna eragiten didan guztiok itoko gaituen horri aurre nola egin eztabaidatu beharrean -ismoenzilegitasunaren inguruko diskurtso antzuetan korapilatzen direnean. Zer sentitzen den aire-ahokadak emateko behar gordina izan eta eztarria, leunki bada ere, estutzen dizutenean.

Baina asko ez daude prest gainazalekotxipli-txapla erosoa utzi eta burua ur azpian sartzeko.

 

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)