Komunitatea

Iban Laka

Itsasotik urrun

Asteartea, 2019-02-19 | Iban Laka

Esnatzen naizenean urrun

behar ez nauen itsasotik

zerbait falta zait etorkizunean

eta leihoan eta aurpegian

 

nik badakit itsasoa

heriotza bezain betierekoa dela

 

ahanzturaren itsasoa talamo bat bezalakoa da

zelai geldi edo astindua

hodei olatuen zerubaxua

infinituaren zirriborroa

 

Nik badakit itsasoa

isiltasuna bezain zekena dela

 

Lo geratzen naizenean urrun

gesal kaioetatik

amesten dut itsasoak arre besarkatzen nauela

eta bere erraietan abandonatzen nauela

 

nik badakit itsasoa erantzuna dela

inori ez   ezeri ez

 

Mario Benedetti

 

 

Harea

Osteguna, 2019-02-14 | Iban Laka

Harea nire hatzen artean

nire berunezko oin pean

harea hegalari

harea on

 

Zure oroimen lore-hautsean

ezkutatuta geratu ziren

nire gazteluak

 

gorde itzazu

ume bat

beste ume bat

nire ibiltzeko baimenarekin

askatzera hurbilduko den egunera arte.

 

Mario Benedetti

 

Euria itsasoaren gainean

Osteguna, 2019-01-31 | Iban Laka

Trumoiaren oihartzuna bezala

gaua iluntzen da

baina euriak bero

ostertza probokatzen du

 

uholde errukiorra

itsasoan maiz agertu

barra gardenekin

eta kristalezko ezpatekin

 

euriak putzutxoak egiten ditu

itsaso isilean

tanta bakoitza irekitzen da

kaleidoskopio batean

 

euriak itsasoa blaitu

jantzi eta biluztu

itsasargiaz arduratu gabe

hordi bere burbuilan

 

sirenak eta izurdeak

bere alarmak elkarri pasatzen

eta ihesi ezkutatzera

haien urezko basoetan

 

eta horrela hodeiak

euriaz bete arte

eta itsasoa bihurtu

ilargiaren babes eta ispilu.

 

 Mario Benedetti

Iraganeko pausoak

Astelehena, 2019-01-21 | Iban Laka

Iraganeko pausoak entzuten ditut artean

desioa  eta ni hain arinak ginenean

gauza eder eta baita entzundako zein inkarioaren atzetik ibiltzeko ere

o, atletak bezalakoak ginen

eta ahaztezina ere ahazten genuen

 

iraganeko pausoak bakarrik gelditzen ziren

bihotzaren mezulari batek deitzen zuenean

eztarriko kexa edo otoitz batekin

gelditzen ziren labaintzen zirelako

bide-zoruan edo baldosa grisetan

eta batik bat negarraren hezetasunean

 

iraganeko pausoak bidetik atera ziren

agindu guztietatik nahita besteratu

ez dakit nondik dabiltzan/ zer gainbeheran

instalatu ziren edo instalatu nahi diren

metodoz eta tentuz sortzeko

etorkizuneko pauso misteriotsuak.

Mario Benedetti

 

Edertasuna odoletan

Asteartea, 2019-01-15 | Iban Laka

Krimen globalizatua/unibertsala

eguneroko ogi edo gaueroko

errealitate egonkorra ez da orain

edertasunaren laburpen birtuala

hortz zuri-zuridun ume beltzen

hezur hutsezko begiradak baino

 

pairamen eskala

ura jateko gozo urrun

lurra lehor oroimin ebakietan

eta edozein koloretako babesgabetasuna

pantaila guztietan alarma

axolagabeen gozagarri

 

gosetien globalizazioa

nagusien gosegarri

bezperako krimen arruntak

hilotz berri poltsan

polizetan bonuetan eta merkatuetan

edertasuna orain odoletan/

odolbiltzen

 

Mario Benedetti

 

Gauza gutxi

Asteartea, 2018-12-18 | Iban Laka

Mundu honetan hain gauza gutxi daude

norberaren bizitza eztitzeko gai direnak

esan dezagun itxaropen argitua

edo baldosetan dir-dir egiten duen euria

 

gogoko dut arrosen irmotasuna

arantza bat galdutzat jotzen ez duena

eta baita errepikatzen den ahurren tristura

hain bakarrik eta harro

 

baina ez dago ezer hain sakon eta arin

arima eta bertigoa eta emakume horren ezpainak baino

ikustean hunkitzen gaituena

 

zeru eta amets artean norbait izateko

gorrototik  eta bere bizioetatik salbatzeko

maitasuna eta bere kontsolamendua  baino  hoberik ez

 

Mario Benedetti

Gogogabetasunak

Asteartea, 2018-12-04 | Iban Laka

Berrogei milioi haur hil

egunero

gose eta egarriaren garbitokian

gorputz txiroen torturak

arimak banan-banan doilor

eta boterea harro bere

berrogeialdiez

edota txiroak solemnitatez

gero eta solemnitate gutxiago eta txiroago

nahiko larria da jada

gizon bakar batek

emakume bakar batek

etorkizun neutroa oharkabean

begiratzea.

 

baina krudela ordea

krudela sinpleki

gizadia bada

bizkarra jasotzen duena.

 

 

Mario Benedetti

Begi lehorrak

Astelehena, 2018-09-24 | Iban Laka

Tristeena begi lehorren negarra da

oroimen edo oroimenik gabe negar egiten dena

eztarriarekin/ garezurrarekin

edo nor bere baitan biltzearen bandak

 

borroka eroengatik negar egiten nuen lehen

odol zein ausardia elezaharrekin

dardarez zauritutako paisaiagatik

zerura begiratzeaz nekatuta zeudenengatik

 

baina lehortu ziren begiak/ argi

lehortu ziren esna/ alderrai

ez dakite zer begiratu zer onartu

begi liluratu/hauskara

 

horregatik negar lehorra harresi

erdeinu guztiek jo

eta norbera bizi xerka/ xerka

malko gaziak irensten.  

 

Mario Benedetti

 

 

Intimitatea

Asteartea, 2018-09-18 | Iban Laka

Amets elkarrekin

elkarrekin esna

denborak egin edo desegin

bizkitartean

 

ez dio axola zure ametsak

ezta nire ametsak ere

traketsak gara

edo zuhurregiak

 

pentsatzen dugu ez dela erortzen

kaio hori

uste dugu betiko dela

arao hau

gurea dela borroka

ez beste inorena

 

elkarrekin bizi gara

erori elkarrekin

baina hondamen hori

txantxa bat da

xehetasun bat haizealdi bat

aztarna bat

irekitzea edo ixtea

paradisua

 

jada gure intimitatea

hain da handia

non heriotzak ezkutatzen duen

bere hustasunean

 

kontatzea nahi dut

isiltzen duzun dolua

 

nire aldetik eskaintzen dizut

nire azken konfidantza

 

bakarrik zaude

bakarrik nago

baina batzuetan

bakarkadea izaten ahal da

gar bat.

Mario Benedetti

 

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.