Komunitatea

Urt Zubiaurre Otamendi

Etxeko piztien saila: 5. Eulia

Ostirala, 2017-05-19 | Urt Zubiaurre Otamendi

IKUSTEKOA ZEN TABERNARA sartzean zekarten aurpegia. Bikote haren begietan nahasten ziren nekea, beldurra, etsipena eta lo falta itzela.

Neu bakarrik egon izan banintz jakingo nukeen nolako harrera eman. Nola lagundu euren etsipena baretu zedin. Baina arrats parterako hemen zegoen jadanik agureen koadrila osoa: Julian, Martin, Jon Ander...

Eta hauek, nola ez, gogorretik ekin dute bikote gaztearekin.

Urrundik nabari zen ez zutela galderarik jaso nahi, kafesnea lasai-lasai hartu besterik ez zutela nahi, baina koadrilak bazekien iaz Iriarte Azpikoa erosi zutenak zirela, eta nik uste [...] Gehiago irakurri

Etxeko piztien saila: 4. Ardia

Ostirala, 2017-04-21 | Urt Zubiaurre Otamendi

HIK HEUK, Errekontako mendi-lepo miresgarrian kokatuta, belaze zabala besterik ez duk ikusten. Ikusten duk zuhaixka bat bakarturik dagoena, baina ez haiz gauza zuhaixka horren egoera nolakoa den hautemateko, ez dakik zenbat pairatzen duen zuhaixkak haizea, ea amesten duen basoaren edo maldaren gerizperik. Handik gutxira basoari antzematen diok, baina, pinua ezagun izan arren, ez dakik hurritza eta urkia bereizten. Ikusten dituk alde batera dauden mendiak, eta beste aldera dagoen harkaitza. Eta zeruan atzerago mendilerro garaia ere bai. Hori duk, gutxi gorabehera, [...] Gehiago irakurri

Etxeko piztien saila: 3. Zakurra

Asteazkena, 2017-04-05 | Urt Zubiaurre Otamendi

BALITEKE ISTORIO HAU etengabe gertatzea, egunero-egunero gertatzea, eta horregatik hain justu jarraitu behar diogu pertsona horri atzetik, herritik irtetera doanean, Garagorritik gora abiatzen denean, Marizulo pasatu eta Besabiko benta mitikora iristen den arte. Eta jarraitu behar diogu, batik bat, bide horretan topatzen duelako zakurra, energiaz eta amorruz beteta dagoen izaki beldurgarria.

Zakurrarena goizero izan ohi da une lazgarria pertsonarentzat, sekula ez du lehen zaunkari aurre hartzeko dohainik izaten, eta ez da esan beharrik hotzikara sortzen zaiola gorputzeko [...] Gehiago irakurri

Etxeko piztien saila: 2. Behia

Asteazkena, 2017-03-22 | Urt Zubiaurre Otamendi

EIDER RODRIGUEZEN IPUIN itogarrian bezala, neuri ere heldu zitzaidan Buenos Airesera joateko unea. Ez nuen taxirik hartu aireportuan, agian horregatik eguerdira arte ez nuen izan nire helmugara heltzerik, hiriaren hegoalderaino heltzerik hain zuzen.

Almagro auzoan baitzegoen liburutegi ņimiņoa, eta hantxe azaldu zen, halaber, topatu nahi nuen liburuzaina.

-Fabula baten bila zabiltza –bota zidan nik deus esateke.

-Nola dakizu?

Irri malizios bat atera zitzaion.

-Lan honetarako jaioa naiz, gazte. Ez dira igaroko hogei urte, eta Liburutegi Nazionaleko zuzendari izango nauzu, baina ez iezaiezu nire lankideei esan, [...] Gehiago irakurri

Etxeko piztien saila: 1. Txoria

Asteazkena, 2017-03-08 | Urt Zubiaurre Otamendi

EZ GARA JENDE GAIZTOA. Ez gara munstroak, sadikoak edo krudelak, baina 5:45eko autobusa hartzen dugu egunero, eta horretan datza kontu guztiaren muina. Badakigu bizitzak eta gainerako langileek barre egiten diguzuela aurpegira, eta ez dagoela inor gu baino lehen autobusa hartu behar duenik.

            Badakigu ongi, zuok, garraioa 6:20an hartzen duzuenok, eguzkiaren lehen printzak ikusten dituzuela goizean goiztik; ez bada neguan, bai bederen udaberriko azken partetik aurrera. Badakigu ere nola kapaz zareten elkarren artean bi solas egiteko, nola [...] Gehiago irakurri

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.