Komunitatea

imanol

Artze, goian behean

Astelehena, 2016-02-01 | imanol

ArtzeLanaLanaLana

Kanpai-hotsak urrunean, haizearen zurrunbiloa, hitzak hegan... Modu iradokitzailean abiatzen da Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa bideo instalazioa. Alberto Lizarraldek eta Carlos Rodriguezek zuzendu dute Donostiako San Telmo museoko erakusketa, EHUko Mikel Laboa katedrak eta Morgancreak lagunduta.

Luze zabal hitz egin daiteke Joxan Artzeren unibertso poetikoaz. Erakusketa honetan ordea, iradokizunetan dago mezuaren indarra. Lau pantaila, pareta eta zorua ari dira solasean. Artze ari du ezker eskuin, Artze ari du goian behean. Era honetan, poetaren [...] Gehiago irakurri

"Esan", Arkaitz Miner eta Iņigo Aranbarri batzen dituen kanta

Osteguna, 2014-11-13 | imanol

Miner

Hogei urteko ibilbidearen ondoren, bere bakarkako lehen lana aurketu du Arkaitz Miner musikari errenteriarrak. Talde eta bakarlari askorekin kolaboratu du baina azkenaldian Ruper Ordorikaren alboan nabarmendu da. "Esan" da bere diskoaren aurkezpen-kantua. Iņigo Aranbarriren poema bat du oinarri kantuak. Harrien lauhazka (Susa, 1998) liburuan argitara eman zuen hauxe:

 

 

BERROGEI MINUTUTAN EZ ESATEKO BELDURRA

Esan bare. Esan niri. Esan zakar

Esan ez dugula elkar maitatzen asmatzen

Esan ez dugula [...] Gehiago irakurri

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.