Sinadurak

Isa Diazek "Sano erradikal" poesia liburua plazaratu du

Osteguna, 2020-07-09

Isa Diazek "Sano erradikal" poesia liburua plazaratu berri du Alberdania argitaletxearen eskutik. Bertan, bizitzaren aldeko aldarri politiko bat, edo bizi-pozaren ospakizuna: "Ijijiii!" oihuaren energiarekin dantzan jarritako iraultzarako interpelazioa.

Pandemiari buruzko aleak

Asteazkena, 2020-07-08

Azken hilabeteotako egoeraren harira, hainbat pentsalarik plazaratu dituzte beren gogoetak, eta haietako bi euskarara itzulita daude: martxoan kaleratu zuen Erein argitaletxeak Paolo Giordanoren Kutsaldian, Xabier Olarrak eta Fernando Reyk itzulia; Txalapartak, berriz, etzi aurkeztuko du Slavoj Žižeken IZUrriA!, Danele Sarriugartek euskaratuta eta Imanol Galfarsororen hitzostearekin.

Maiatz aldizkariaren 70. zenbakia kalean

Asteartea, 2020-07-07

Azkenaldiko gertaerek kutsaturik, COVID-19a Maiatz aldizkariko literatur lan ugariren lerro artera hedatu da. Ez hori bakarrik, bertan behera geratutako ekitaldi oldean zen Maiatzaldia ere, baina kasu honetan, zorionez, paperak ekarri digu txertoa: aldizkariaren 70. zenbaki honi esker ezagutu ahal ditugu hainbat idazlek jardunaldiotarako prestatuak zituzten lanak.

Kalean da VHS, Oier Guillanen eleberria

Astelehena, 2020-07-06

Oier Guillanek VHS izeneko eleberria argitaratu du Susa etxearen eskutik; pasa den astean aurkeztu zuen prentsaren aurrean, eta, bihar, berriz, Kaxilda liburu-dendan aurkeztuko du, 19etan, Danele Sarriugarte solaskide duela.

Zabalik dago Marrazioak tailerrean izena emateko epea

Osteguna, 2020-07-02

Galtzagorri elkarteak, Gipuzkoako Aldundiaren laguntzarekin, Marrazioak izeneko ilustrazio-tailerra antolatu du hamabigarren aldiz. Aurten, ahozko tradizioa izango da tailerraren ardatza. Irakasle-lanetan, berriz, Maite Gurrutxaga eta Juan Kruz Igerabide arituko dira.