Sinadurak

Denda baten kronika literarioa

Astelehena, 2020-09-21

Dendaostekoak izeneko liburua argitaratu du Uxue Alberdik, Susa argitaletxearen eskutik; denda bati buruzko «kronika literarioa» osatu du. Pasa den astean aurkeztu zuen.

Maddi Ane Txoperenak irabazi du Igartza Saria

Osteguna, 2020-09-17

Maddi Ane Txoperenak irabazi du aurtengo Igartza saria, «Ez erran inori» nobela-proiektuari esker. Lide protagonistaren bidez, haurtzaroko sexu-abusuen gaia landuko du Txoperenak. Albiste honetan bildu ditugu xehetasun gehiago.

Irailaren 21etik 26ra izango da aurtengo ADEL antzerki laborategia

Asteazkena, 2020-09-16

Berandu baino seguru, irailean loratzen ari da udaberrian espero genuen kultur ekitaldi asko. Haien artean, Aulestin ospatzen den ADEL-Artedrama euskal laborategia, antzerkia ikasteko eta ikusteko aukerak uztartzen dituen kultur astea. Irailaren 18a bitarte egin daitezke emanaldiak ikusteko erreserbak.

Irailaren 25etik 27ra, hitza izango da giltza

Astelehena, 2020-09-14

"Atea" izango du gaia, "Hitza da giltza" leloa. Literaturia literaturaren jaialdia irailean izango da aurten, Zarautzen, 25etik 27ra. Ohiko moduan egitarau anitza osatu dute, liburua eta literatura euskarri anitzetan plazaratzeko: liburu-azoka, solasaldi, antzerki, kontzertu... Guztiekin helburu bakarra, euskal literaturari jendartearen atea zabaltzea. Aurten bizi dugun egoera ez ohikoa dela eta, Ahotsenearen egitarauari lotuta barruan egingo dituzte azken liburu nobedadeen aurkezpenak.

Jose Angel Irigarayk “Isiltasunaz hunatago” poesia liburua plazaratu du

Osteguna, 2020-09-10

Jose Angel Irigaray-k Isiltasunaz hunatago: Hitzendatzearen mentura izeneko poesia liburua plazaratu du. Hamabost urtean publikatu duen lehen liburua da, isiltasuna hautsiz isiltasuna mintzo, atzera begira baina poesiaren bilaketa etengabean iltzaturik, lerro artean doazen bulkadak aztergai. Antonella Gandini artista eta lagunak egin ditu liburuko irudiak.